Euskaraz idatzitako (edo euskaratutako) liburuak irakurriko ditugu ondoren elkarrekin komentatzeko. Gozamena erdigunean jarriz askotariko irakurgaiak partekatuko ditugu. Erritmo lasaian. Letren artean topaturiko pertsonaiak, eszenak, testurak, hitzak, isilune zein elkarrizketak, gogora ekarriz, liburuen inguruko solasaldiak burutuko ditugu.
Gure hileroko elkarrizketetan sortzen direnak kontuan harturik, beste obra batzuk ere agertu daitezke. Horrela euskal sorkuntza ezagutzen jarraituko dugu era natural batean.
Ekintza hau udaleko euskara saila eta Durangaldeko Berbalagunekin elkarlanean antolatu da.
Azarotik ekainera (8 saio). Urrian emailez egingo zaie aurkezpena, eta harrera, eta azarorako irakurri beharreko irakurgaia eskuratzeko argibideak emango zaizkie.
Dinamizatzailea: MIREIA DELGADO EXPÓSITO
16 urtetik aurrera.
Hilean behin, astelehena:
- AZA 13
- ABE 11
- URT 15
- OTS 12
- MAR 11
- API 15
- MAI 13
- EKA 10